Festak girotzen hasteko plana: pala finalak eta ibilgailu zaharrak

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 17a, 02:00

Larunbatean antolatu dituzte bi ekitaldi horiek: aurrenekoa 11:00etan eta bestea 14:00etan. Festak Santio bezperan hasiko dira, 24an.

Santio usaina sumatzen da da­goeneko Aranoko bazterre­tan. Larunbatean bi ekitaldi antolatu dituzte, festak gi­rotzen joateko: 11:00etan Ara­noko pala txapelketako fi­nalak jokatuko dira; eta 14:00etan, ko­txe eta moto za­harren igoera egingo dute. Nahi dutenek, Ara­noko plazan izango dituzte ikus­gai arra­tsal­dean zehar. Aranoko fes­tak, ofizialki, San­tio bez­peran hasiko dira, hi­la­ren 24an. Arratsaldeko 18:30­etan botako dute txu­pinazoa Uda­leko balkoitik, eta handik aurrera lau eguneko tartea izango da festarako. Jaietan zehar izango diren bi otor­du­rako txartelak salgai daude. Ar­kume jate­r­ako:  Her­naniko De­portibon, Goizue­ta­ko Amai­an, Urnietako Kanto­in, Ere­ño­tzuko Irrintzin eta Aranoko Kontzejun. Jubila­tu­en bazka­rirako txartelak Kon­tzejun daude.


EGITARAUA

UZTAILAK 20
11:00, Aranako palako finalak.
14:00, Kotxe eta moto
zaharren igoera.
UZTAILAK 24
18:30, Txupinazoa Udaleko
balkoitik. Bonba japonesak
eta buruhaundiak.
19:00, Artisau azoka karpan
20:00, Tortilla txapelketa eta herriko sagardo eta produktuen probaketa.
22:00, XXXII. Mus Txapelketa San Roke Elkartean.
UZTAILAK 25
12:00, Arano-Goizueta arteko pelota partidua: Huizi-Lizeaga/ Apezetxea-Narbarte.
17:00, Herri kirolak
Aizkoran: Ruben Saralegi eta Ander Erasun. Harriarekin: Izeta II
19:00, Bertso saioa: Julio Soto, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gai jartzen:
Aritz Zerain.
21:00, Trikiti festa Izer eta Alabierrekin.
22:00, Afari herrikoia. Bakotxak beria moldatua!
22:00, Ilargipeko zinea
UZTAILAK 26
Goizean, Arkumea erretzen Plazan
eta fanfarrea herrian barrena.
14:00, Arkume jatea
Bazkalostean, Kantu saio
fanfarrearekin.
Eguerditik aurrera, puzgarriak
UZTAILAK 27
11:00, Jubilatuentzat hamaiketakoa
12:00, Pelota partidua: Apezetxea-Altsua/Apezetxea-Loiarte
14:00, Jubilatu bazkaria, Irazu eta Legarreta bertsolariekin
17:00, Ume jolasak eta kARANOkea
18:30, Txokolatada
19:00, Arno ganadutegiko azindak
23:00, Tximeleta plaza taldearekin festei bukera emango zaie
MEZAK
Uztailak 25, 11:00etan
Uztailak 27, 10:00etan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!