Abuztua lana bilatzeko aprobetxatzea da Daiteke enplegu zentroak eta Hernaniko Udalak duten proposamena. Irailerako prest, lanean hasteko da ikastaroaren izena, eta azaldu dutenez, sakona izango da, trinkoa: «abuztuan denak oporretan daudela eta, aukera ezin hobea da lana bilatzeko, eta behar ditugun ezagutza guztiak jasotzeko. Horretarako ikastaro trinkoa antolatu dugu Hernaniko Udalak eta Daitekek». Asteartetan izango da, abuztuaren 5, 12, 19 eta 26an, 09:15-12:15 ordutegian. Izena hilaren 24ra arte eman liteke: jaionea@daiteke.com edo 943 57 54 24.
Langabeei zuzendua
Ikastaro edo proiektu honen helburu nagusia da, talde koordinatuak sortzea, lana bilatzerako orduan elkarlana bultzatzeko: «pertsonen motibazioan eta aktibitatean eragin nahi dugu». Lankidetza, parte hartzea, talde lana, iniziatiba eta plangintza bezalako konpetentziak landuko dituzte. Ekintza ezberdinen bitarteaz, taldean integratzea bilatuko da, autoestimua berreskuratzea. Gogoratu dute ikastaroa langabeei dagoela zuzendua eta borondatezkoa dela.