Festa eguna bero-bero joan zen Kaxkoan!

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 17a, 02:00

Giro ederrean ospatu zuten Karmen eguna; momentu hunkigarrienak eguerdian bizitu ziren.
Emozionatuta hartu zuen Maria Jose Chucla Cuevasek Alkate makila, amaren izenean.
Karmele Mujikak esker hitzak izan zituen guztientzat.

Plaza Berrira gerturatutako asko hunkitu ziren atzo, Ma­ria Jose Chucla Cuevasen hi­tze­kin: «Hernani beti sentitu dut nirea, amak hala erakutsi baitigu. Hemen daude gure arbasoak, gure sustraiak eta bizitza. Zuen ondoan erraza da guztia. Eskerrik asko bihotzez, Gora Hernani!» hitzekin es­ker­tu zuen atzo Alkate kargua, amaren izenean. Izan ere, Ma­ria Te­resa Cuevas da atzotik, Kaxkoko Alkate berria. 97 urte ditu, eta adinak behartuta, ezin izan zuen etorri; oso presente izan zuten ordea, guztiek. Emozio­nantea izan zen baita ere, Karmele Muji­kari egindako omenaldia. 32 urtetan Haizea mer­tzerian ar­dura izan eta gero, ezagunak zituen atzo, in­guratu ziren guztiak. «Es­kerrik asko be­ne­tan, ezin dut ezer gehiago esan» hitzekin eskertu zuen, atzoko erre­konozimendua.

Festa, han eta hemen
Omenaldien ostean hasi zen fes­ta, han eta hemen. Baz­karia lehendabizi, indarrak be­r­ri­tzeko.  Eta arratsaldean, kar­­ta, igel, bote eta toka jokoak, Kax­koan barrena. Umee­n­tza­ko txokolate eta intxableak ez ziren faltatu. Eta sariak ere, banatu zituzten: Francisco Perez, toka, igela eta botean onena; Gar­biñe Gigo­rrok apaindu zuen bal­koi ede­rrena; Ester Vaz­quez­e­na izan zen tortilla go­xo­e­na; eta kar­te­tan irabazleak, Ester eta Apa­ri eskoban, eta Karmentxu eta Roberto mu­sean.
Urteroko legez, sardin jatearekin agurtu zuten atzo, Karmen Eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!