Irailetik ekainera Ereñotzuko pelotalekua erabili nahi duenak orain du eskatzeko garaia. Auzo udalean egin behar da eskaria, bulegotik pasata (08:00-14:00) edo emaila idatzita ereinotzu@ hernani.net helbidera. Taldeak gutxienez lau lagunekoak izan behar dira, eta bakarrak eman dezake izena. Kontu korronte zenbakia ere eman behar da. Zozketa bihar egingo da, 19:00etan, auzo etxean. Auzotarrek lehentasuna dute.