Kurtso bukaerako lanak ikusgai jarri dituzte Rosa okindegian, Astigarragako kultur etxean bi urtez argazkilaritza ikastaroa egin duten ikasleek. Uztailetik martxora bitarte, hilabetero ikasle baten lanak egongo dira ikusgai. Uztaila eta abuztuan, Francisco Javier Preciadoren Contrastes ikusteko aukera izango da. Hurrengo ikastaroa urrian hasiko da. Irakaslea: Nagore Legarreta.