Bertso afaria egin zen aurreko ostiralean Ipintza sagardotegian. Preso bat, egunkari bat ekimenaren barruan antolatu zen. Hau da, bertan ateratako dirua, herriko presoek egunkaria izan dezaten erabiliko da. Denera, 35 lagun elkartu ziren eta giro paregabean, oso bertso saio ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia aritu ziren bertsotan.