Larunbatean, Amara Berri infantil mailako nesken taldeak Donosti Cup-eko Kontsolazio Kopa irabazi zuen. Tolosaren kontra irabazi zuten finala. Tartean, lau astigartar izan dira: Ana Abel Vitoria entrenatzailea, eta hiru jokalari: Andrea Nieto, Yune Irurzun eta Maider Mugika.