`Poli eta kakoak’ bihar gauean, Tilosetan barrena

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 15a, 02:00

Udako gauei bizia ematea da asmoa. Koadrila guztiei egin diete deia.

Udara iritsi da, eta horrekin batera, oporrak, tenpe­ra­tura egokia eta gau lasaiak; la­saie­giak askorentzat. Her­naniko Gazte Asanbladak bizia eman nahi die udako gauei, eta Hernaniko kaleei, eta erronka berri batekin datoz: ‘Poli eta kakoak’ joko ezaguna.

Tiloseta, eszenatokia
Olinpiadetako arrakasta iku­si eta gero, herriko koa­drilak berriz ere elkartzeko aitzakia perfektua izango da biharko gaua. Bi tal­detan banatuko dira, gu­txienez. Polizia papera egin beharko dute batzuek; eta besteek, lapur edo kakoena. Koadrila batek bestea aurkitzea izango da joko honen ardatza.

Herriko koadrilei, deialdi berezia
Gazte Asanbladako kideak herritarrak animatu nahi ditu bihar gaueko hi­tzor­dura, ondo pasatzea izango baita, helburu nagusia. Zita Tilosetan egin dute,  gaueko 22:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!