Festarako hiru egun, Madalenaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 16a, 02:00

Ostiralean eta larunbatean arratsaldean izango da festa; egun haundia igandean dute. Trafikoan aldaketak izango dira, hiru egunetan.

Egun bateko festarekin be­rres­kuratu zituzten Mad­a­lena jai­ak, Lizeagan. Urteen poderioz, eta auzotar eta herritarren eran­tzun bikaina ikusita, indartuz joan dira eta aurten hiru egunetan izango da zertaz gozatu.

Adin guztietarako festak
Ostiraleko egitarauan, ume­ak dira protagonista. Fes­tak 18:00­etan hasiko dira, puzgarriekin. Mozorro lehiaketa ere antolatu dute; trajerik dotore edo originalena jantzi, eta zazpiak arte izango dute epaimahaiaren aurretik pa­satzeko aukera. Gau­ean, Aitan-etxe tabernan izango da saltsa, Tute txapelketarekin.
Festak larunbat arratsaldean izango du segida. Txu­pinazoa botako dute 18:00­etan, eta berehala hasiko dira lehiaketak: toka eta tutea batetik, eta tortillarena bestetik. Sagardo dastaketa ere izango da, eztarriak bustitzeko. Iluntzean koadrila guztiak elkartzeko aitzakia jarri dute, afaria antolatuz. Poker txapelketa eta musika ere izango dira, larunbata agurtzeko.
Igandean dute egun haudia. Ume jolasak eta buruhaundiak izango dira aurreneko orduetan. Eguerdian he­rri bazkaria an­tolatu dute, eta txartelak 10 eu­roan daude Aitan-Etxe, Pa­che­co eta Lizea­gan. Arratsal­de­an Mus txapelketa, aparraren festa, eta sari banaketa izango dira ekitaldi nagusiak. Erritmoa Modesto Ordokik jarriko du.

Trafikoan aldaketak
Sandiusterri azpiko aparkalekua, Larramendi 11 parean dagoena, itxita egongo da gaur gauetik: eta baita 17tik 18ra­ko aparkaleku ilara ere. Igan­dean (11:30-18:30) Larra­mendi kalea trafikora itxita egongo da, Onddi kaleraino.

OSTIRALA
18:00, Puzgarriak
18:00, Mozorro lehiaketa (zazpiak arte)
22:30, Tute-txapelketa Aitan-Etxe tabernan.
LARUNBATA
18:00, Txupinazoa
18:05, Toka eta bote txapelketak.
18:15, Tortilla lehiaketa: tortillak entregatzeko momentua. Era guztietakoak onartuko dira. 10 lehengoek sari berezia izango dute.
18:45, Sagardo-kata
19:15, Sagardo-dastaketa: Alberro, Elorrabi, Rufino, Setien, Elutxeta eta Iparragirre sagardotegiek.
21:30, Koadrilen afaria.
23:00, Poker-txapelketa Pacheco tabernan.
23:00, Musika ‘Boss Music’ djarekin
IGANDEA
10:00, Umeentzako jolasak eta hamaiketakoa
12:00, Buruhaundiak eta herri poteoa ‘Jaixkipe’ txarangarekin.
14:30, Herri bazkaria.
16:00, Mus txapelketa Lizeaga tabernan.
16:30, Aparraren festa.
17:00, Sari banaketa.
17:15, Modesto Ordoki: Gizon Orkestra.
20:30, Jaien bukaera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!