‘Astigarraga’ aldizkaria, eskura

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 16a, 02:00

Urtero bezala, Astigarraga aldizkaria argitaratu dute. Aurtengoa 33garren edizioa da eta gai in­te­resgarriz betea dator. Aurten­go gai nagusia lurraren eta bertako balioen ingurukoa da. Horrez gain, Antxon Aguirreren aipamen berezia ageri da, Lour­des Odrio­zo­lak Errege Bidearen eta Astiga­rragako posta-etxearen inguruan egindako kontakizuna, Isabel Almandozek kanpaiei buruz egindako lana, Ergobiko zentral termikoa... Aldizkaria honako lau lekutan dago eskura: Anuska liburudenda, Valella okindegia, Mamen janari denda eta Rosa okindegia. Eskuragarri izango da 2 euroko zenbateko sinbolikoaren edo norberari egoki iruditzen zaion zenbatekoaren truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!