Larunbat honetan, Santio jaiak iragarriz, hainbat ekintza izango dira. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, herri krosa izango da eta izen ematea zabalik dago interneten (www.herrikrossa.com).
Ilunabarrean, Romaneasca elkarteak, Errumaniako dantza eta poesia erakustaldia eta janari probaketa antolatu ditu. Gauean, berriz, Urumea Blues & Surf jaialdia izango da. Biak, Joseba Barandiaran plazan. Datorren astean hasiko dira festak.
UZTAILAK 19, LARUNBATA
17:30 Astigarragako XII. herri krosa, Apeztegi plazatik. Izen ematea: www.herrikrossa.com edo egunean.
20:00 Errumaniako dantza eta poesia erakustaldia eta janari-dastaketa Joseba Barandiaran plazan.
22:00 Lee Junior & His Band, blues/rock and roll taldea (Asturies-Donostia), J. Barandiaran plazan.
00:00 Surfin Burritos, surf/garage taldea (Bartzelona), J. B. plazan.
UZTAILAK 23, ASTEAZKENA
11:30-13:30 eta 16:30-19:30
Haur eta gazteentzako parkeak:
- Slide Foru plazan, 10 urtetik gorakoentzako pista irristakorra.
- Tringili Trongolo pelotalekuan. Haurrentzako ludoteka, hondar eta galleta tailerra, kinekt pantailak eta makillajea.
- Bubble Soccer burbuila puzgarriak Apeztegi plazan. Horien barruan sartuta futbolean aritzeko eta beste jokalarien kontra jotzeko jokoa 10 urtetik gorakoentzat.
12:00 feriak irekiko dira eta gaur txartelak merkeago egongo dira.
UZTAILAK 24, OSTEGUNA
10:30 Toka lehiaketa Norberto Almandoz plazan.
12:00 Txupinazo txikia.
14:00 Herri bazkariak:
- Foru plazan Xaguxar elkarteak antolatutako haur-bazkaria.
- Joseba Barandiaran plazan gaztelekuko kideentzako bazkaria.
- Galtzaur elkartean, jubilatuentzat.
16:00 Txof, ur jokoak Foru plazan.
18:00 Txokolate jatea Foru plazan.
19:00 Txalapartariak, pregoia Astigarragako odol emaileen taldeko ordezkarien eskutik eta txupinazoa.
19:30 Akelarrea Norberto Almandoz plazan hasita.
20:00 Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera.
21:00 Akelarrea. Antzezpena Murgia jauregiko lorategian.
23:00 Abiba diskoteka Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Revolutionary Brothers, Deskode, DJ Xemark eta DJ Holgado txosnaren karpan.
UZTAILAK 25, OSTIRALA
07:00 Aulki jokoa eta txokolate jatea Hernaniko dultzaineroekin Foru plazan.
Saria: Kako jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkari edo afaria.
09:30 Astigarragako Txirriskla taldeko txistularien diana.
10:00 Haurrentzako VII txirrindularitza proba (2003-2010 artean jaioak) Arrobitxulo kalean. Bukatzean, jokoak ondoko plazan.
Ondoren, haurrentzako joko tradizionalak (4 urtetik aurrera) Mundarro plazan: lokotxak biltzea, zaku-lasterketa, sokatira...
11:00 Meza Nagusia, Santiagomendiko ermitan.
12:30 Udalbatzaren soka-dantza Foru plazan.
13:00 The Mckensy’s clan band musika eta animazio ibiltaria Foru plazatik abiatuta.
18:00 Astigar taldearen dantza erakustaldia pelotalekuan.
18:30 Artexivú perkusio eta dantza afrikarrak. Tailerra txosnan eta ondoren emanaldia Sagardo plazan.
19:30 Santa Ana eguneko idi-demako idi pisaketa Foru plazan.
20:00 Pasai txaranga.
20:00 Sokamuturra txikia Foru
plazan.
20:00 Hileko azken ostiraleko
kontzentrazioa J. B. plazan.
Ondoren, barrikotea txosnan.
23:00 Laiotz taldea J. B. plazan.
23:00 Sahats Soul, Pablo Hassel, Indeseable eta Meltdown taldeak txosnaren karpan.
23:45 Larrain-dantza herrikoia Foru plazatik abiatuta.
UZTAILAK 26, LARUNBATA
09:30 Zubietako joaldunak.
Estanga trikitilariak.
10:00 XIV. Iker Ruizen oroimenezko 3x3 Saskibaloi Txapelketa kiroldegian, Mundarro elkarteak antolatua. Sariak, 18:00etan banatuko dira.
Santa Ana Eguneko jarduerak,
Foru plazan
11:30etatik aurrera:
- Euskal Herriko gaztagileak: artisauen erakusketa eta salmenta
- Sagardo dastaketa.
- Idi dema 1.700 kiloko harriarekin.
- Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Unai Agirre.
13:45 Herriko gazte baten aldeko kontzentrazioa Foru plazan.
14:00 Gazte kalejira dultzaineroekin, Foru plazan hasita.
14:30
- Gazte bazkaria txosnako karpan.
- Santa Anako bazkaria.
17:00 Sugarri show fanfarrea.
18:00 Herri kirol jaialdia Foru plazan: gazteen arteko baso-lanetako probak eta herriko auzoen arteko norgehiagoka.
18:00 Bingoa Galtzaur elkartean.
20:00 Musika eskolako Eira taldea Joseba Barandiaran plazan.
20:00 Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan erreta Joseba Barandiaran plazan.
22:30 Tast de foc, tinbal eta su
ikuskizuna Kataluniako Diables Vacarissesen eskutik, Foru plazan.
23:30 Skasti taldea Joseba Barandiaran plazan.
01:00 Zerrien Lirika eta Trakets
taldeak txosnaren karpan.
UZTAILAK 27, IGANDEA
07:00 Barrene herrikoia pelotalekuan.
10:30 Igel Txapelketa herrikoia Norberto Almandoz plazan.
11:00 Patata tortilla lehiaketa eta dastaketa barrikotearekin Norberto Almandoz plazan.
12:30 ‘Gure musikari haundiak’ kalejira: 8 musikari zuzenean eta 5 erraldoi. Oreka TX, Kukubiltxo eta Lekeitioko nazioarteko kale antzerki jaialdiak sustatua. Kale Nagusia eta Galtzaur kalearen elkargunetik abiatuta.
13:45 Terrassako bastoners dantza taldea Foru plazan.
14:00 Bazkari herrikoia Foru plazan.
Bazkalostean, Hernaniko dultzaineroak.
16:30 Pala erakustaldia urritasun fisikoa duten kirolarien eskutik.
Ondoren, Pala Txapelketa Hernani eta Astigarragako nesken artean.
Jarraian, X. Esku pelota Jaialdia J.L. Berakoetxearen oroimenez.
18:00 ‘Little big man’ erdi txotxongilo erdi gizon diren panpinen esketx barregarriak Joseba Barandiaran plazan.
19:30 Jon Urbieta DJa J. B. plazan.
22:30 Diables Vacarisses Kataluniako taldearen Correfoc-a Foru plazatik Donostia pasealekuan zehar (Nabarra Oñatz kalearen
ondotik).
23:30 III. Astigarragako film laburren lehiaketa txosnan