Garagardo Azoka antolatu dute Ikatza tabernan. Bihar zabalduko ditu ateak eta larunbatera bitarte, garagardo desberdinak eta halako azoketan ohikoak izaten diren jakiak probatzeko aukera izango da. Garagardoa, Alemaniako Paulaner markakoa izango da. Kañerotik, hiru desberdin aterako dira: originala, gariarena eta Salvator. Botilan, berriz, beste lau desberdin: hiru garizkoak izango dira eta bat alkoholik gabea. Azokatik kanpo, beste zerbeza motak izango dira tabernan.
Eta jakiak, honakoak: saltxitxak (frankfurt edo bratwurst), ukondoa, patata purea eta postrea (gazta edo almendra tarta). Ordutegia: ostegunetik larunbatera, 19:00etatik 00:00etara. 120 lagunentzat izango da lekua.
Ikatzatik jakinarazi dutenez, etxekoen artean sortutako ideia da eta probatzeko, pixkanaka hastea erabaki dute: «Modu batean, bi gauza jarri ditugu, baina jarri duguna oso kalitate onekoa da. Herriari bizi pixkat eman eta jendea animatzea nahi dugu».
Bazkaria, igandean
Igandean, bazkaria egingo dute: paella jatea. Entsalada eta postrea ere izango dira. Azokan sobratutako garagardoak bukatuko dituzte. Prezioa: 15 euro. Gehienez, 50 lagunentzat izango da lekua eta izena eman behar da.