Orain astebete Lau terdikoan egin bezala, Aimar Olaizolak ezin izan zuen atzo Binakako San Fermin Torneoko txapela jantzi. Olaizolak eta Ladis Galarzak 22-14 galdu zuten finala Pablo Berasaluze eta Mikel Beroizen aurka. Galarzaren hutsek zerikusi haundia izan zuten, Berasaluzek ederki aprobetxatu baitzituen. Azken hau izendatu zuten torneoko pilotari onena.