Egitarau zabala antolatu dute Lizeagan, Madalena jaiak ospatzeko. Hiru egunez izango da zer egina. Ostiral arratsaldean hasiko dira festak, puzgarri, mozorro lehiaketa eta tute txapelketarekin. Larunbatean denetarik izango da: toka eta bote txapelketa, tortilla lehiaketa, sagardo kata eta dastaketa, koadrilen afaria, musika... Eta igandean, zer esanik ez: ume jolasak, buruhaundiak eta herri poteoa, bazkaria, aparraren festa, orkestra...