Goizean goizetik ospatuko dute Karmen Eguna bihar, Kaxkoko bizilagunek. Maria Teresa Cuevasek hartuko du alkate makila. Cuevas farmaziatik ezagutuko dute askok, egun Chucla dena; Hernanin jaio zen, 1916an. Omendua Karmele Mugika izango da, urte luzez, Haizea mertzeriko arduraduna; jubilatu berria da Karmele, eta aurten jasoko du omenaldia.