Datorren hilean ere, izango da igeriketa praktikatzeko aukera kiroldegian. Hiru ikastaro antolatu dituzte: hastapena helduentzat eta hastapena 3-4 urtekoentzat eta 5 urtetik gorakoentzat. Haurdunentzako ikastaroa ere izango da. Izena eman nahi dutenek datorren astean izango dute aukera: uztailaren 21etik 26ra.