Binakako San Fermin Torneoko finala jokatuko du gaur Aimar Olaizolak, Ladis Galarzarekin. Berasaluze II-Beroiz izanen dituzte aurrez aurre. Olaizola IIak eta Galarzak igandean jokatu zuten final laurdenetako partida Retegi Bi eta Zabaletaren aurka eta 22-6 nagusitu zitzaizkien. Orain astebete lortu zuen goizuetarrak lau terdiko San Fermin Torneoko txapela eta binakako txapela hau lortzeko asmoz aterako da gaur. Finala Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatuko dute 22:15etatik aurrera. ETB 1en emanen dute.