Aurreko igandean, Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa jokatu zen, Martindegiko festetan. 18garren edizioa zuen lehiaketak, eta bost bikote aritu ziren trikitixarekin soinurik ederrenak eskaintzen: Martindegikoak, Hernanikoak, eta baita inguruko herrietatik etorriak ere. Eta guztietan onenak, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa hernaniarrak izan ziren, Musika Eskola Publikoko ikasleak.