Bi ekimen martxan, gardentasun bila

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 14a, 02:00

Ekonomia Gardena kanpainaren barruan, bi ekimen abiatu ditu Aldundiak

Ekonomia Gardena kanpaina jarri du martxan Gipuz­koako Foru Aldundiak, eta horren barruan, lehenengo bi ekimenak abiatu ditu, herritarrak kontzientziatzeko eta ekonomia gardena eratzeko.
Lehenengo kanpainaren helburua izango da, herritarrak kontzientziatzea faktura eskatzearen garrantziaz: «faktura eskatzea da salerosketak zirkuitu beltzetik ateratzeko bide eraginkorrena», dio Helena Francok, Ogasun eta Finantza Diputatuak.

Diru beltzik gabeko gizartea
Kanpainaren asmoa da, ezkutuko ekonomiarik eta diru beltzik gabeko gizartea lortzeko pausoak ematea. Izan ere, «denontzako lehen mailako zerbitzuak izatea» galarazten dute, ezkutuko ekonomiak eta diru beltzak.
Enpresariak eta Ogasuna, zuzeneko loturan
Bigarren ekimena Terminal Fis­kala da. Fakturaren beharrarekin du lotura honek ere, eta enpresari eta pro­fe­sio­nalei zuzenduta dago. Asmoa da sistema bat mar­txan jartzea, profesionalek, komer­tzio­­­ek eta enpresariek lotura zu­zena izateko Oga­sunarekin. Horrela, gizartearen aurrean «erabateko zer­ga gar­den­ta­su­na» bermatuko dute, establezimendu edo enpresa horiek.
Sistema hori, programa informatiko bat da, eta tran­sakzio guztiak erregistratu eta Ogasunari komunikatzen dizkio. Gainera, programak berak sortzen du faktura.
Momentuz, borondatezkoa izango da proiektuan parte hartzea. Uztailean, proiektu piloto bat jarri da martxan, eta 50 taxilarik hartu dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!