Barrenetxeak ezin txapela jantzi, San Fermin torneoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 14a, 02:00

Txapelketako finala galdu zuen Utergarekin, Etxeberria IV eta Ionen kontra. Partidu estua izan zen, eta 35-40 nagusitu ziren azpeitiarrak.

Txapela janzteko atarian geratu zen Endika Barre­netxea, San Fermin torneoko finalean. Utergarekin batera, partidu estua jokatu zuten, Etxeberria IV eta Ionen kontra, baina amore eman behar izan zuten. Azkenean, 35-40 nagusitu zen bikote azpeitiarra.

Hasieran, aurretik
Ikusgarria izan zen finala, erritmo bizikoa. Hasieran, al­dea hartu zuten Utergak eta Barrenetxeak, eta 10-4 jarri zi­ren. Baina errekuperatzea lor­tu zuten Etxeberria IV eta Ionek, eta 18-18 berdindu on­do­ren, aurretik jarri ziren. Lau-bost tantoren aldearekin izan ziren ordutik, bukaerara arte.

Ion, aurkari gogorra
Finalean, erronka zaila zuen Barrenetxeak, torneoko onena izan baita Ion atzelaria. Hernaniarrak ezin izan zuen dominatu, eta azpeitiarrak  mar­katu zuen diferentzia. Gainera, oso ondo ezagutzen dira elkar Aritz Etxeberria eta Ion, eta finalean nabaritu zen hori. Utergak, bere aldetik, ohi baino gutxiago arriskatu zuen, finalaren presioagatik.
Ligaxkako hiru partiduak irabazi ondoren, San Fermi­ne­tako txapelarik gabe geratu da Barrenetxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!