Airez marka berria jaio da Hernanin, bere arropan kaleko moda eta kirol mundua uztartuko dituena. Koro Barrenetxeak sortu du, eta ostiralean aurkeztu zuten, Pelotadendan. Eskaparatean dauzkate ikusgai, marka berriaren sudaderak, kamisetak, fundak eta kirol-zorroak.