Axketa mendi taldea martxan, ostegunetik

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 13a, 02:00

Datorren ostegunean inauguratuko du Axketa mendi taldea, Kontrakantxa Gaztetxeak. Arratsaldeko 17:00etan izango da, Gaztetxean bertan. Gainera, sortu berritan egingo dute aurreneko mendi martxa: larunbatean, Txindokira. Izen-ematea 5 euro dira, garraioa, parrillada eta edaria barne. Apuntatzeko, Goiz Argi eta Aker tabernetan, eta Gaztetxean. Azken eguna, asteartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!