Udaletxeko harrera kokalekuz aldatuta

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 13a

Udaletxeko harrera lekuz aldatuko da uztailean eta abuztuan. Areto Nagusian egongo da orain, bigarren pisuan. Izan ere, ohiko lekuan Herritarren Harrera Zerbitzua jartzeko lanetan dabiltza. Ordutegia, honakoa izango da: uztailean, astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 eta 15:00-20:00. Eta abuztuan, astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!