Udan ere, futbolaz blai ariko dira haurrak, Astigarragan. Futbol kanpusa antolatu dute, uztailean zehar. Guztira, 120 bat neska-mutilek hartuko dute parte, 8-12 urte artekoak. Astero, talde berri bat sartzen da, 30 haurrekin. 09:30etatik 15:00etara daude han, eta bazkaldu ere bertan egiten dute.
Futbola baino gehiago
Futbol kanpusa izango da, baina askoz ere gehiago egiten dute. Goizeko entrenamenduaren ondoren, igerilekura joaten dira, jokuak egiten dituzte... Beste ekintza asko ere antolatzen dituzte: hondartzara joan, antzerki tailerra, sorospen ikastaroa...
Josu Zubia entrenatzaileak garbi dauka, ez dela futbola bakarrik: «beste balore batzuk ere lantzen ditugu: errespetua, elkar laguntzea, kirola eginez gozatzea...».
Izen-ematea, bi asterako
Kanpusaren azkeneko bi asteetarako, izena eman daiteke oraindik: 617 633 955.