Pelotalekua erabiltzeko, ordu eskaera

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 12a

Datorren ikasturteari begira egin behar da eskaera.

Datorren ikasturtean Ere­ñotzuko pelotalekua erabili nahi dutenek orain dute eskaera egiteko ga­raia. Irai­letik ekainera erre­serbatu liteke, Auzo Udalean eskae­ra eginda. Bi modu daude: bu­legora jo, 08:00-14:00 or­du­tegian edo ereinotzu@ herna­ni.net helbidera ida­tzi; epea uztailaren 16ra arte da.
Eskaerak pertsona b­a­ten izenean egin behar di­ra, eta gutxienez lau lagu­ne­ko tal­de bat ordezkatu be­har du; taldeko kide guz­tien izena eman behar da. Eskatzai­leak ordutegi le­hen­­tasuna adie­razi dezake, eta horre­tarako taula Auzo Udalean du. Kontu korronte zenba­kia ere  eman behar da. Ba­naketa zozketatu egingo da, uztailaren 17an, 19:30etan, Au­zo Etxean; auzotarrek le­hen­ta­suna izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!