San Fermin torneoko partidua jokatuko du Aimar Olaizolak, gaur, Iruñean. Lau t’erdiko txapela jantzi zuen astelehenean, eta binakakoan ari da orain, Galarzarekin. Retegi Bi eta Zabaletaren kontra dute partidua. Ondoren, Apezetxea ariko da, Urruzolarekin, Victor eta Iturriagaren kontra.