Korrikalariz beteko da herria, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 12a

XII. Krosa egingo da uztailaren 19an, eta 7,3 km egingo dituzte korrikalariek. Izen-ematea 6 euro dira, www.herrikrossa.com webgunean.

Astigarraga korrikalariz be­te­ko da datorren larunbatean, uztailak 19. XII. Krosa antolatu du Trintxerpe atletismo taldeak, eta 16 urtetik gorako guztiek hartu dezakete parte proban.
Korrikalariak 17:30etan abiatuko dira, eta 7,3 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

Izen-ematea, zabalik
Krosean apuntatzeko epea zabalik dago. Izen-ematea 6 euro dira, www.herri­kro­ssa.com webgunean. Bestela, lasterke­ta­ren egunean izango da au­ke­ra, irteeran (Apeztegi plaza), 9 euroan.
Sariak izango dira aurre­ne­ko bost gizon-emakumeen­tzat, eta herritar onenarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!