Sua, lehiaketa eta afaria, Karmen bezperan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 12a, 02:00

Karmen bezpera ospatzeko, sua eginen dute Goizuetan, asteartean. Aurretik, patata tortilla lehiaketa izanen da, eta parte hartzeko, bihar da apuntatzeko azken eguna.

Laugarren urtez, sua eginen dute Goizuetan, asteartean, Karmen bezpera ospatzeko. Hala egiten zen garai ba­tean, eta ohitura berres­kuratu zuten orain lau urte. 21:30etan piztuko dute sua.
Aurretik, baina, ospa­ki­zu­na girotuko dute. Lehenengo, pa­ta­ta tortilla lehiaketa egi­nen dute, 19:30etatik 20:30­etara, Plazan. Par­­te hartu nahi duenak, ize­na eman behar du. Bihar da apun­tatzeko azken eguna: Ama­ia kafetegian eta Umore-Ona elkartean. Tortilla egiteko osagaiak, Udalak eman­en ditu.
Jarraian, afaria eginen dute bertan. Bakoitzak bere janaria eraman behar du, eta Udalak paratuko ditu edariak, aulki eta mahaiak, eta plater, edalontzi eta tresnak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!