Garagardo azoka antolatu du Ikatza tabernak datorren astean, hiru egunez. Ostegunetik larunbatera izango da, 19:00etatik 00:00etara. Zerbeza mota ugari eta jatekoa aukeran egongo da. Gainera, paella jatea egingo dute igandean, 50 lagunentzat. Izena emateko, Ikatza tabernan, 15 euroan.