Bertso Olinpiadak gaur, guraso direnen eta ez direnen artean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 12a, 02:00

Bertso eskolako kideen harremana berreskuratze aldera antolatu dituzte gaur, Ereñotzun. Zortzi proba egingo dituzte, kirola eta bertsoa uztartuta.

Bertso Eskolako kide guztiak el­kartzeko aitzakia perfektua bilatu dute: Bertso Olinpiadak. Urteak pasatzen joan dira, eta lehen koadrila haundi bat ze­na, distantziatzen joan da, ume­ak eta bestelako ebol­u­zioak medio. Harremana be­rres­kuratu eta estutze aldera, zita jarri dute gaur Ereñotzun. Ber­tso Olin­pia­dak jokatuko di­tuz­te bi koa­drilen artean: batetik gu­raso direnak, eta bestetik, oraindik pausu hori eman ez dutenak. Ereñotzu leku apro­posa ­irudi­tzen zaiela diote: «umeekin joan, proba di­fe­ren­teak egin, eta jendea gutxiago molesta­tuko dugula uste dugu».

Zortzi proba, aurretik
Kirola eta bertsoa uztartuko ditu Bertso Olinpiadak. Au­rre­neko proba 10:30etan dute: Her­nani-Iñatzu krossa. Se­gidan, erreleboa emango diote bizikleta klasikari: Iñatzu-Kaxeta-Iñatzu. 12:30etan Pala txapelketa jokatuko dute. Eta egu­er­dian, bazkaltzeko ai­tza­kia­rekin, paella eder bat egingo du­te. Arratsaldean izan­go du segida olinpiadak: bertso saioa, mus txapelketa, haur jolasak eta ohore banaketa antolatu dituzte. Proba guztiek, helburu bera izango dute: bertso eskolako gazte eta ez hain gazteak elkarrengandik gertu sentitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!