Ekipamenduak modernizatzeko dirulaguntzak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 11

Berriak elkartean daudenek %5eko laguntza gehigarria izango dute. Irailaren 5era arte izango da aukera, eskaerak egiteko.

Merkataritzako ekipamenduak berritzeko, dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago. Irailaren 5era arte izango da auk­era. Inbertsioa, gutxienez, 3.000 eurokoa izan be­har da, edo 900 eurokoa, ekipo informatikoen kasuan. Bi mul­­tzotan banatu dituzte, lagun­tza jaso dezaketen tresnak.
Lehenengo multzokoek, %20ko dirulaguntza izango du­te. Honakoak sartzen dira bertan: informatika-aplika­zio­ak, informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua...), kode-irakurgailuak, etiketatzeko sistemak, balantza elektronikoak...
Bigarren multzoan, berriz, hurrengoak daude: altzariak, salmenta-lokalen eraberri­tzea, aire girotuko sistemak, la­purreten kontrakoak, errotulazioak, erakuslehioak be­rri­tzea... Horiek guztiek %15­eko dirulaguntza izango dute.

Berriak elkartekoek, %5eko gehigarria
Laguntza horiek %5ean haundituko dira, Berriak Hernani­ko Merkatari eta Ostalarien el­kar­tean daudenentzat. In­for­­mazio gehi­­­­­ago, Burun­tzaldea Merka­ta­ritza Dina­mi­zatzeko Bule­goan: 943 33 30 49, edo dinamizador@comercio-gipuzkoa.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!