Atzo bukatu ziren Martindegiko festak, eta azken egunean, gaztetxoak izan ziren protagonista. Haur jolasak izan zituzten goizean, eta arratsaldea ekitaldiz beteta zuten: marrazki tailerra, tiro karabina lehiaketa eta Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia. Ondoren, kalejira batekin eman zieten itxiera jaiei.