Irazustabarrena 4garren, Femina Tourren

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 10a


Amaia Irazustabarrena Paun izan da asteburuan, Femina Tour txa­pel­ketako azken fasea jokatzen. Maider Mendizabalekin aritu da, eta laugarren postua lortu dute. Ostiralean, final laurdena irabazi zuten, bi setetan. Finalerdian, ordea, aurkari zaila izan zuten, munduko txapeldun izandako bikote frantziarra, eta bi setetan galdu zuten. Hiru­ga­rren posturako, berriz, Aristorena eta Ruiz nafarrek irabazi zieten. yy

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!