Martxan da Euskal Merkataritzako 2014ko sariak emateko deialdia. Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea, eta abuztuaren 2ra arte izango da aukera. Sarietara, merkataritza arloko subjektu guztiek aurkeztu dezakete hautagaitza: elkarteak, federazioak, enpresak eta eragile sektorialak.
2014 ekitaldiko sariak emateko deialdia, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza saileko zuzendariak, jarri zuen martxan. Sarien helburua da merkataritzako jardueraren aspektu eredugarriak azpimarratzea, gizartearen aurrean.
4 kategoria desberdin, 4 sari
Merkataritzako sariak emateko garaian, eskaerak lau kategoria desberdinetan banatuko dira: 1) merkataritza sektoreko ibilbide profesionala;
2) merkataritza berrikuntza; 3) enpresa lankidetza; eta
4) hiri-eremuen dinamizazioa.
Hortaz, lau sari emango dira, kategoria bakoitzeko bat.
Lau kategoria desberdin ezarri dira: ibilbide profesionala, berrikuntza, lankidetza eta dinamizazioa
Eskaerak aurkezteko orriak, eskuragarri
Eskaerak aurkezteko inprimakiak, deialdiaren ebazpenarekin batera argitaratu ziren, Euskal Herriko Boletin Ofizialean. Eskuratu nahi dituenak, Jaurlaritzaren web orrialdera jo dezake, www.euskadi.net, eta Eusko Jaurlaritza atalaren barruan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren atarian sartu. Bertan, Merkataritza arlora jo, eta Laguntzak eta Dirulaguntzak atalean aurkituko ditu deialdiaren xehetasun guztiak.
Bidea errazteko, Buruntzaldeko Bulegoarekin harremanetan jarri
Prozedura errazteko asmoz, Buruntzaldean Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak proposamena luzatu die inguruko merkatariei. Eskaera egin nahi dutenak, jar daitezela beraiekin harremanetan: telefonoz 943 33 30 49 / 627 663 218, edo dinamizador@comercio-gipuzkoa.com helbide elektronikora idatzita.