Hernaniarrak nagusi, Santa Ixabeletan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 9a, 02:00

Santa Ixabel festetan, bola tiraldia jokatu zen Usurbilen. 45 parte hartzaile izan ziren, eta denen artean, hernaniarrak jaun eta jabe izan ziren: aurreneko lau postuetatik, hiru bete zituzten herrikoek. Onena Migel Burugain izan zen, Elur-Txori soziedadekoa, 36 brilarekin. Desenpatean irabazi zion Iñaki Maiz gabiritarrari. Hirugarren eta laugarren, berriz, Antonio eta Ibon Miner aita-semeak izan ziren, Ereñotzuko Ur-Mia soziedadekoak, bakoitzak 35 brila lortuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!