IV. Buruntzaldea txapelketako partiduak jokatuko dira kiroldegiko frontoian, gaur eta ostiralean. Zazpi partidu izango dira guztira. Gaurkoan, 18:00etatik aurrera, honakoak: Agirre-Arizmendi eta Aristi-Zenekorta; Altuna-Etxegoien eta Setien-Etxeberria; eta Artetxe-Rekondo eta Odriozola-Errazkin. Ostiralean 17:00etan, berriz, beste lau: Garikoitz Arizmendi eta Unai Blanco; Oier Ezeiza eta Aimar Gorrotxategi; Oihan Zugasti eta Iban Ezeiza; eta Aranbarri-Aranguren eta Exposito-Urruzola.