Ioritz Arrieta txapeldun, Lakuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 9a, 02:00

Ioritz Arrieta hernaniarrak jantzi zuen txapela, Lakuako torneoan, Sendoa Resano arabarra bikotekide zuela. Larunbatean jokatu zuten finala, Gasteizko Lakua auzoko festen harira, eta 22-14 irabazi zieten Isasmendi eta Labakari. Partiduaren hasieratik izan ziren nagusi: Resano seguru atzean, eta Arrieta diferentziak markatzen aurreko koadroetan. Honekin, urteko laugarren txapela du Arrietak. Hernaniko pelotariek, guztira, 12 txapela jantzi dituzte aurten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!