Zein da emakumeen papera festetan?

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 9a

Dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu du Gazte Asanbladak ostiralean, 19:00etan.

Festa dezagun gaurdanik ge­roa izeneko dokumentala emango dute ostiralean, Gaz­te Asanbla­dak antola­tu­ta. Doku­men­tala­ren ostean, solasaldia izan­go da Bilgune Feminista­ko kideen eskutik. Emaku­meek festetan duten paperaz eta jai ereduez ariko dira. 19:00etatik aurrera izango da, kultur etxean.
Bestalde, Santio jaietara­ko ere egita­rau zabala pres­tatu dute: kontzertuak, Elkar­tasun Eguna, Gazte Eguna eta bazkaria... 

SANTIOAK - EGITARAUA
UZTAILAK 24, OSTEGUNA
20:00 Gazte txupinazoa eta txosna irekiera.
23:00 Gau elektronikoa txosnan:
- Revolutionary brothers
- Deskode
- Dj Xemark
- Dj Txaladuras

UZTAILAK 25, OSTIRALA
Elkartasun Eguna
18:00 Achille taldearen eskutik Perkusio eta dantza afrikar 
tailerra txosnetan.
Ondoren, emanaldia.
23:00 Kontzertuak txosnan:
- Sahats soul
- Pablo Hasel
- Meltdown
- Indeseables
Bukatzeko, herriko Dj bat ariko da jendeak proposatzen dituen 
abestiak momentuan jartzen.

UZTAILAK 26, LARUNBATA
Gazte Eguna
13:45 Kontzentrazioa udaletxeko plazan: Epaiketa politikorik ez!
14:00 Kalejira dultzaineroekin 
goiko plazatik txosna gunera.
14:30 Gazte bazkaria.
17:00 Sugarri show txaranga.
23:30 Kontzertuak txosnan:
- Skasti (J. B. plazan).
- Zerrien Lirika - Lirika de Zerdos.
- Trakets (gaupasa).

UZTAILAK 27, IGANDEA
07:00 Barrene herrikoi eta 
gaupaseroa pelotalekuan.
08:00 Gosaria Zipotzan.
23:30 Laburmetrai lehiaketako bideo emanaldia eta sari banaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!