Presaren xehetasun guztiak ezagutzera emateko asmoa du Añarbek. Azken hilabeteotan, bertako kamara guztiek grabatutako irudiak zuzenean ikusteko aukera eskaini du, eta orain, bisita gidatuak antolatuko ditu, Añarbeko funtzionamendu osoa erakusteko.
Bisita gidatuarekin, interesatuek aukera dute bertako sistemak, instalazioak, gailuak eta egiten diren maniobrak zehaztasunez ezagutzeko. Helburua da herritarrei erakustea zein diren Añarbeko presa izatearen abantailak, eta aditzera ematea nolako maniobrak burutzen diren ur-emaria oso altua den garaietan.
Ikustaldi gidatua egiteko, interesa dutenek bi aukera dituzte, antolatzaileekin harremanetan jartzeko: 943 21 31 99 telefonora deitu, edo oficinas@agasa.es helbide elektronikora idatzi.
Presaren sistemak, gailuak, instalazioak eta egiten diren maniobrak ezagutuko dituzte bisitariek
Presaren egoera-partea, Auzo-elkarteei
Interesa duten Auzo-elkarteei, Añarbek presaren egoera-partea eskainiko die, eta maniobren berri zuzenean eman, Eusko Jaurlaritzak abisu horia iragartzen duen guztietan. Horrela, xehetasunez ezagutuko dute momentuko egoera. yy