«Esaldiek egiten dituzte berezi gure kamisetak»

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 8a, 02:00

Hernaniko ‘Aiko-Maiko’rena izan da Euskal Herriko kamiseta onena, Ondarroan ospatu den Zapato Azule jaian. Beraien kamisetak «bereziak» direla nabarmentzen dute Aitzol Goikoetxeak eta Ainhoa Lujanbiok, markaren sortzaileek.

Laugarrenez irabazi du Aiko-Maikok, Euskal Herriko kami­se­ta onenaren saria, Onda­rro­an ospatzen den Zapato Azule jaian. «Esaldiek egiten dituzte berezi gure kamisetak», aitor­tzen dute. Irudiak ez ezik, abes­tiak, olerkiak edo hitz-jokoak jartzen dizkiete: «tes­tua duen irudia politagoa da».
Zapato Azule jaian, urtero egiten dute Euskal Herriko Ka­miseta Azoka, eta bertan izan dira, hutsik egin gabe, Ainhoa Lujanbio eta Aitzol Goikoetxea, Aiko-Maikoren sortzaileak, 2006­an lehenengoz parte har­tu zutenetik. Ordutik, bede­ra­tzi ediziotan, lautan izan da beraiena kamisetarik onena.

Azokan, «giro ederra»
Egun horretan, jai polita iza­ten da Onda­rroan, Goiko­e­txe­a­ren ustez: «kami­seten in­gu­ru­an tradizio haun­dia da­go han, eta giro ede­rra sortzen da. Egun horre­tan, he­rritarrek ohi­tura dute ka­mi­setak eros­tera joateko». Ekai­naren 28an izan da aur­ten, eta 27 parte har­tzaile izan ziren Kamiseta Azokan: 11 onda­rrutarrak, eta beste 16 Euskal Herri oso­koak.
Parte hartzaileek eurek era­bakitzen dute, urtero, zei­nena den kamisetarik onena. Ho­rregatik, Lujanbiok eta Goi­koetxeak asko eskertzen dute, gainontzeko diseinatzaileek be­raien lana baloratzea: «poza ematen du gainontzeko egi­le­en kontsiderazioak».

Mota guztietako estanpazioak dituzte Aiko-Maikoren kamisetek: irudiak, marrazkiak, olerkiak, abestiak, esaldiak...

Aurreneko kamisetak, eskuz eta garaje batean
Garaje batean hasi ziren ka­mi­setak egiten, 2004an. Se­ri­­gra­­fia ikasi zuen Lujanbiok eta di­seinu grafikoa Goikoe­txe­ak, eta bazuten arlo ho­rre­tan zer­bait egiteko go­goa: «ha­sieran eskuz mar­go­tzen ge­ni­tu­en ka­mi­setak», dio Goiko­e­txe­­ak, «bai­na ez zen erren­ta­garria».
Hobby modura aritzen zi­ren garai hartan, baina kami­seta eske hurbiltzen zirenek, ja­rrai­tzera ani­ma­­tzen zituzten. Ho­rre­gatik aur­­­­keztu ziren On­da­rro­a­ko azo­­kara, 2006an. Eta ho­rixe izan zen, hain justu, apus­tu in­­dar­tsu­a­goa egitera era­­man zituena: «ka­miseta asko saldu ge­ni­tu­en azokan, eta denda ire­kitzea erabaki genuen».

Mota guztietako diseinuak
Beraiek diseinatutako ka­mi­setak dauzkate salgai, Aiko-Maiko dendan. Mota guzti­e­tako estanpazioak dituzte ka­mi­setek: irudiak, marrazkiak, abestiak, olerkiak, hitz-jo­ko­ak... «Bigarren irakurketa bat duten esaldiak jartzen ditu­gu». Maite dut zalantza esaldia erabiltzen dute asko. Zalan­tzan egotea baita, hain justu, aiko-maiko egotea: «dena za­lan­tzan jartzen dugun per­tso­nak gara biok. Bizitzan gau­zak zalantzan jartzea komeni da».
Orain, urtean bi denboraldi diseinatzen dituzte: negukoa eta udakoa. Kamiseta as­ko sal­du dituzte urte hauetan, sasoi bakoitzeko 300 inguru. Eros­leak, berriz, adin guz­ti­etakoak: «hasieran, gazteetan zentratu ginen, baina kon­tu­ra­tu ginen helduek ere interes haundia zutela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!