Txindokira mendi martxa antolatu du, Kontra-Kantxa Gaztetxeko Mendi Eskalada taldeak. Uztailaren 19an, egingo dute irteera, eta goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. Izen-ematea 5 euro dira, garraioa, parrillada eta edaria barne. Apuntatzeko, Goiz Argi eta Aker tabernetan, eta Gaztetxean, uztailaren 15era arte.