Gaztetxoen Itsas-Arrantza Txapelketa egin zuten San Joan jaietan, Urumea ibaian. Bertan, abilezia haundia erakutsi zuten gazteek, kainaberarekin. 13 parte hartzaile izan ziren, eta arrantzarako egun bikainarekin, 41 amuarrain harrapatu zituzten, denen artean. 10,75 kilo eman zuten amuarrain guztiek balantzan. Amuarrainik haundienak, berriz, 404 gramo pisatu zituen.