Eskola zaharreko erremontistak dira, beteranoak, Ezkurra eta Ion. Etxeberria IV eta Barrenetxea IV hernaniarraren kontra neurtu zituzten indarrak larunbatean Galarretan, eta esperientzia izan zen nagusi. Partidu berdindua joan zen ia bukaerara arte, baina azkeneko tantuetan Ezkurrak urduritasuna neurtu eta gehiago asmatu zuen. Azken emaitza, 40-35, beteranoen alde.