Soila eta Muelatik buelta, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 7a, 02:00


Hernaniko mendizaleek badute plana iganderako: Antoñana, Soila (900m), Muela (1.055m) eta Kanpezu San Romaneko tontorretatik buelta egitea. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta 5-6 orduko ibilbidea egingo dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute gaur edo ostegunean, elkarteko bulegoan (Iturregi plaza). Prezioa 11 eurokoa da bazkideentzat; eta 14 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!