Piraguismoa praktikatzen hasteko aukera, uztailean zehar

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 7a, 02:00

Bi astetan emango dute: gaurtik ostiralera, eta 14tik 18ra. Izena lehenbailehen
eman behar da.

Piraguismoa probatu edo praktikatu nahi duzula? Azken urteetako joerare­kin segi, eta ikastaroa an­tolatu du uztailean Kax­kar­di elkarteak. Herna­ni­tik mugitu ere egin gabe, piraguismoa praktika­tze­ko jakin beharreko guztia erakutsiko dute, hasiera hasieratik.

Bi aste, aukeran
Uztailean zehar, bi aste­tan jarri dituzte aukeran: gaurtik ostiralera, eta hilaren 14tik 18ra. Bi ka­sue­tan arra­tsaldez eman­go dituz­te saioak.
Gaurtik ostiralera bi­tar­tean egin nahi dute­nek, 15:30etatik 17:00etara jasoko dute ikastaroa. Aldiz, hilaren 14tik 18rako astea aukeratzen dutenek, 17:00etatik 18:00etara izan­go dute ikastaroa.

Izena ematea, lehenbailehen
Ikastaroetako datak gai­nean direnez, izena le­hen­bailehen eman behar da. Horretarako 666 428 284 telefonora deitu. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!