Hernaniko txistulariek idatzi bat argitaratu zuten Kronikan, San Joan eguneko umeen azeri dantzaren inguruan. Azeri dantzako guraso eta txistularien artean sortutako desadostasuna medio, Jai Batzordeari eta Udalari idatzi bat aurkeztuko diote, eta asteartera bitartean sinadurak ari dira biltzen. Sinatu nahi duenak Rioja eta Oindin ditu orriak.