Joxe Etxabe hil egin da, Galarretako kantxero eta erremontista ohia

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 6a


Joxe Etxabe hil egin zen ostiralean, 80 urte zituela. Erremontista ohia, ezaguna zen Galarretako kantxero edo arduraduna izateagatik, urte luzez. Erremonteari dedikatu zion bizitza: 30 urte egin zituen erremontista gisa. Ondoren, Galarretako eskola zuzendu zuen, eta beste 30 urtetan Galarretako kantxero edo arduraduna izan zen.  Semea ere, Jokin Etxabe, erremontista izan zen. Atzo krespoi beltzarekin jokatu zituzten, Galarretako partiduak. Oriamendi 2010 enpresak doluminak eman nahi dizkio familiairi, eta Etxabe zenari erremontearen alde egin duen lan guztia eskertu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!