Txarangek Hernaniko kaleak girotzen dituzte San Joanetan, baina herritarren erantzuna ere klabea izaten da, giroa berotzeko. Incansables txarangak hernaniarrek duten jarrera eskertzeko oharra bidali du Kronikara: «San Joanetan, ekainaren 25 eta 27an jotzen dugu, eta lerro hauen bitartez eskertu nahi dugu urtero hernaniarrek duten erantzuna. Eta bereziki, aurtengoa, txapela kentzekoa izan baita. Eskerrik asko denoi, eta nahi duzuenera arte».