Pasaian izan ziren Txantxangorriko arrantzale gazteak joan den asteburuan. Intxaurra elkarteak antolatuta, Itsas Arrantza txapelketa jokatu zen, infantil mailakoa. 35 arrantza gaztek hartu zuten parte, eta txikienen mailan, 7-11 urte bitartekoan, bikain aritu ziren Hernaniko lau arrantzale, piezaren bat harrapatuta. Sariak ordea, 11-15 urte bitartekoek lortu zituzten. Xuban Adrianek irabazi egin zuen, 664gramoko karraspioa harrapatuta. Eneko Da Silva ere fin ibili zen, bigarren postua eskuratuta.