Aizkolari, harrijasotzaile eta bertsolariak, euskal festako aktore nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 6a, 02:00

Eguerdiko 12:00etan hasiko da euskal festa; arratsaldean, txapelketa eta musika izango dira nagusi.

Festak bete-betean segitzen du Martindegin. Gaur dute egun haundietako bat: euskal festa. Herri kirolak izango dira nagusi eguerdira bitartean: aizkoran, Ohian Larretxea eta Ruben Saralegi, zein baino zein. Ha­rrijasotzen, Izeta II eta Jo­seba Es­naola. Eguerdi par­tea ber­tsol­ariek girotuko dute, saio bereziarekin: Andoni Ega­ña eta Amets Arzallus dira, aur­ten­go gonbidatuak.
Arratsaldean, bi txapelketa antolatu dituzte: trikitilari gaz­teak XIII. edizioko txapela izan­go dute helburu; eta toka jokalariek, onena izatearen ohorea. Bertso­la­riek bigarren saioa eskainiko dute ilun­tzean. Eta eguna bu­katzeko, dantzarako tartea jarriko du Bide batez taldeak. Festak bihar izango du segida, umeak protagonista hartuta.

Gaur
11:00, Bermuta.
12:00, Euskal Festa:
 - Aizkolariak: Oihan Larretxea eta Ruben Saralegiren lehia.
- Harrijasotzaileak: Izeta II eta Joseba Esnaola.
13:00, Bertsolariak:. Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
17:30, XVIII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00-19:00, Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak antolatua).
19:00, Bertsolarien bigarren saioa: Egaña eta Arzallus.
20:00, Dantzaldia Bide
batez taldearekin.
Bihar
10:30, Auzoko hildakoen alde Meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik).
Jarraian, Haur jolasak.
17:00, Denak marraztera.
17:00, XLV. Tiro karabina lehiaketa.
18:00, Patxin eta Potxin.
Ondoren, Kalejira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!